Dokumentuaren akzioak
Maitaldiaren ekitaldi onenetakoa izan da aurtengoa, antolatzaileen arabera
Sartze kopurua iazkoa baino hobea izan da; orotara: 15.611. Ikusgarrietakoak 8.514, eta gaineratekoak dohainik ziren ekimenetakoak. Film emanaldiak, dantza errepika, taulagain publikoak eta abar. Bestalde, aurten lehen aldikotz dantzaldiak pentsatuak zituzten ikusgarri zenbaitzuetatik landa. Guztiei irekiak. Erantzun «ona» ukan dute. «Batzuk horrentzat bakarrik dira jin», zehaztu zuen Abeberrik. Heldu den urteko ideia atxikiko dute.
Aurtengo berezitasunen artean, gazteen presentzia azpimarratu dute. Izan ere, zazpi eurotan ordaintzen diren txartelak badira ikasle, langabetu eta 18 urte baino gutxiago dutenetzat. 1.926 pertsonak erabili dute formula, hau da, ikusleen laurdenek. Bestela, 28 eta 34 euro artean dago bileta.
Dokumentuaren akzioak