Dokumentuaren akzioak
Maitaldiaren arantzak
Pertsonaia, Filgi Claverie
Miarritzen, dantza jaialdiak Maitaldia izena badu ere, dantza munduko guztiek ez dute elkar maite. Fligi Claverie eta Thierry Malandain elkarrekin hoztuak dira azken hilabeteetan. Biak ari ziren Miarritzeko Ballet Junior konpainian. Claveriek azken hiru urteetan, konpainia horren Donostiako adarra kudeatzen zuen, eta Dantzaz Konpainia sortu zuen, Hego Euskal Herriko erakundeen diru laguntzekin. Malandain ez zen ados Claverieren erabakiarekin, eta Miarritzeko Balleta proiektutik erretiratu zen, Dantzaz Konpainia eta Claverie bakarrik utziz. Biek «estrategia» desberdinak dituztela azaldu zuen Claveriek abuztuan Argia astekariari eskaini elkarrizketan.
Maitaldia antolatzen duen elkarteak, Miarritze Kulturak, eta Miarritzeko Herriko Etxeak hartu bide dute Claverie kanpo ezartzeko erabakia. Claverie Miarritze Kultura elkarteko zuzendari izan zen duela zenbait urte. Orain elkarte horrek berak ezarri du kanpo. Zeharka Malandainekin haserretu izanaren ondorioak pairatzen dituela uste duenik bada.
Gainera, ez da maitasun harreman gozoa izan claverietarren eta Miarritzeko auzapezaren artean aurten. Filgi Claverieren anaiak, Peiok, zerrenda bat osatu zuen martxoan, udal hauteskundeetan, Didier Borotraren zerrendaren aurka.Dokumentuaren akzioak