Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maitaldian zortzi herritako konpainien piezak izango dira

Dokumentuaren akzioak

Maitaldian zortzi herritako konpainien piezak izango dira

Hilaren 12an hasiko den jaialdian, besteak beste, Brasilgo Bale da Cidade eta Mazedoniako Opera ariko dira

Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2008/09/07

Horretarako, herri askotatik ekarriko dituzte konpainiak Miarritzera: Senegal, Portugal, Brasil, Frantzia, Israel, Mazedonia, Ukraina eta Espainiatik, besteak beste.

Hamar egunean, Maitaldiak mila bat artista bilduko ditu. Festibalak ohikoak dituen lau agertokietan ariko dira denak: Gare du Midi, Colisee, Casino eta Atabalen.

Maitaldian ariko diren konpainien artean daude Brasilgo Bale da Cidade eta Portugalgo Paulo Ribeiroren konpainia. Dualidade, Canela Fina y Perpetuum eta Femenina piezak eskainiko dituzte, hurrenez hurren, Gare du Midin eta Casinon, hilaren 14an. Germaine Acognyren Jant-By konpainiak Senegalgo eta Japoniako dantzak uztartzen dituen pieza emango du, hilaren 16an. Bestalde, Kieveko Baleteko dantzariek Bolero eta The Rain lanak eskainiko dituzte, hilaren 18an.

Dokumentuaren akzioak