Maitaldiak presentzia handia izango du Miarritzeko kaleetan

Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
Lotura
Berria

Ospe handiko konpainien emanaldiak urritu ditu aurtengo egitarauan Miarritzeko maitaldia dantza jaialdiak, baina erabat baztertu gabe, eta, ordainetan, etorkizun oparoa igartzen zaien konpainia oraindik ez horren ezagunen aldeko apustua egin du, dantza kalean erakusten duten proposamenei ere aparteko bultzada emanez. Irailaren 9an hasi eta 18an amaituko da aurten jaialdia, eta lehen emanaldia Norvegiako Dantza Konpainia Nazionalak egingo du.


Antzokietan ariko diren taldeek ere beren lanen zati batzuk kalean emateko aukera izango dute, jendeari obra ikusteko gogoa pizteko. «Jendea galduta senti daiteke hainbeste emanaldiren artean, baina era askotako gauzak aurkitzeko aukera emango dugu», adierazi zuen atzo, Donostian, Thierry Malandain Maitaldiko programazio zuzendariak, jaialdiaren aurkezpena egitean. «Aurtengo jaialdiak azken 20 urteetan erakutsi nahi izan duguna ordezkatuko du».