Dokumentuaren akzioak
Maitaldiak dantza munduko "hoberenetik hoberena" aurkeztuko du bertze behin
Koreografoa eta Maitaldiko zuzendari artistikoa den Thierry Malandainek sortu duen "Cendrillon"ek irekiko du festibala. Sortzaileak horrela deskribatzen du bere azken lana Euskal Herriko Kazetan: "Grabetasuna, umorea eta magia elkartzen dituen balleta da".
Azken lan honetan koreografo gisara egin duen lana horrela azaldu du Malaindainek: "Mundutik urruntzen den horietarikoa nahiz gehien bat, erran nahi baitu ahanzten entsaiatzen den horietakoa. Eta oraindik egiagoa da "Cendrillon"-ekin, magiaruntz joaten baita, nahiz eta obra errealiatean ezartzen den".
Mari Errauzkinen istorioa kontatzen duen azken lan hau jatorri duen hirira ailegatu aitzin atzerriko hainbat tokitan erakutsia izan da, Versaillesen eta Italian esaterako. Euskal Herrian ere aurre-estreinaldian eskeinia izan zen Donostian.
Programazio eklektikoa
Jatorri, estilo eta sentsibilitate oso ezberdinetako obrak atzematen ahalko dira Biarritzen hamar egunetan zehar. Karriketan eta eszenatokietan kostaldeko hiria dantzaz beteko da. Ballet Biarritzeko koreografoa den Thierry Malandainek jaialdiko zuzendaritza artistikoa ere badu eta programazioa horrela deskribatzen du: "Jaialdiko hitz nagusia hautu oso ezberdinak egitearena da. Ikuslegoa anitza eta eklektikoa da, jende guztia ez du gauza berekiko sentsibilitaterik".
Bertaratuko diren konpainien artean Alemaniako Nurembergeko balleta eta Belgikako Opinion Public konpainia nabarmendu ditu Malandainek. Baina ohiko bidetik segituta Euskal Herriko konpainiek ere bere tokia izanen dute jaialdian, Donostiako Dantzaz eta Mizel Theret koreografoa esaterako.
Samir Calixtoren "4 Seasons" lana ere ikusten ahalko da, 2013ko Zwaan sarietan "Dantza produkzio zirraragarriena" golardoa eskuratzeko hautatua izan da. Ikusi hemen bideoa.
Atzeman hemen jaialdiko programa osoa.
Dokumentuaren akzioak