Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maitaldia Jaialdia Lekuona Fabrikan izango da irailean

Dokumentuaren akzioak

Maitaldia Jaialdia Lekuona Fabrikan izango da irailean

Horrela, irailaren 11n, 19:00etan, Malandain Ballet Biarritz eta Avignongo Operako Balletak arituko dira Sorlekua aretoan, nazioarteko bi konpainia elkartzen dituen dantza ikuskizunean. Sarrerak, salgai.
Egilea
Ikerne Zarate Gartziarena
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2026/07/01
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

 

Irailean, Maitaldia Dantza Jaialdia iritsiko da aurten ere Errenteria-Oreretara, eta haren programazioaren baitan izango da Lekuona Fabrikan eskainiko den proposamenetako bat: Awen – The Sacred Veil.

Horrela, irailaren 11n, 19:00etan, Malandain Ballet Biarritz eta Avignongo Operako Balletak arituko dira Sorlekua aretoan, nazioarteko bi konpainia elkartzen dituen dantza ikuskizunean.

Martin Harriague koreografoaren obra da, eta zeremonia intimo eta sakratu batera gonbidatzen du ikuslea. Avignongo Operako Balleteko 14 dantzarik taularatzen duten pieza koral horretan, mugimenduaren eta adierazkortasunaren bidez eraikitzen da proposamena, ikuslea dantzaren esperientzian modu zuzenean murgiltzeko.
Ordubeteko iraupena du lanak, eta Harriaguek dantza ikusteko ez ezik, sentitzeko ere sortutako proposamena da, lengoaia koreografiko zaindu eta sentiberaren bidez.

Ikuskizunerako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, klik hemen. Edukiera mugatua dela eta, aldez aurretik erostea gomendatzen da.

Dokumentuaren akzioak