Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maitaldi berri baten atarian

Dokumentuaren akzioak

Maitaldi berri baten atarian

Irailaren 7tik 22ra nazioarteko 21 konpainiaren 43 ikuskizun klasiko eta garaikide izango dira Miarritzen. Hip-Hop-a, flamenko garaikidea eta aurten sortutako dantza berrienak izango dira ohiko eskaintza anitzaren artean

Egilea
Amagoia Mujika
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2001/08/31

Alias Compagnie suitzarraren L’odeur du voisin proposamena izango da berrikuntzetako bat. Eguneroko keinuak luzatuz ohikoari buruzko parodia egiten dute, absurdoraino iritsiz. Harrera arrakastatsua edo porrota eragin nahi dute dantzariek, erdi bidean geratu gabe. Compagnie Erika La Quica frantziarraren flamenko proposamena, Compagnie Cave Canem-en dantza erotikoa, eta Choreanm-en hip-hopa izango dira ere berrien artean. Florida Ballet, Ballet Victor Ullate, Yorgos Laukos Lyongo balet nazionala eta Singapore Dance Theatre konpainia ezagunen lanak ere ikusgai izango dira.

Irailaren 7tik 22ra bitartean 21 konpainia eta 43 ikuskizun izango dira, eta haiekin batera, hitzaldiak, erakusketak eta dantza ikastaroak. Ohiko euskal dantzen erakusteaz gain, flamenkoa, garaikidea eta barrokoa ere ikasi ahal izango dira aurten.

Serge Prokofieven omenez

Prokofiev musikariari omenaldi xume bat egin nahi izan dio aurten Maitaldiak, bere musika oinarrian duten bi koreografia eskainiz. Hasi eta bukatu egingo du jaialdia Prokofieven dantzak. Lehen eskaintza Florida Balleten Harriaren lorea izango da, Thierry Malandainen beraren koreografia. Bi hilabete izan berri da Estatu Batuetan obra lantzen. Konpositorea hil eta urtebetera eskaini zuen Bolxoi Baletak Moskun 1954an, eta harrezkeroztik ez da gehiago eskaini. Klasikoa garaikidearekin nahasten du. Azken emanaldia, berriz, Lyongo baletak emango duen Cendrillon obra ezaguna izango da.

Dokumentuaren akzioak