Dokumentuaren akzioak
Maisuaren koreografiak taulan
Gustavo Zajac koreografoak irakatsitako dantza ikuskizuna emango dute gaur Donostian
Iaz izan zen lehenengo aldiz Zajac Donostian tailerrak ematen.
Jardunaldi horietan, beste koreografo batzuen dantza estiloak landu
zituzten, baita jazz latinoa, lirikoa eta aurreko hamarkadetako
koreografiak ere.
Gustavo Zajacek ibilbide profesional luzea du dantzaren
inguruan; hainbat beka jasotzeaz gain, Gypsy eta Cassano
Dancing musikaletan aktorea izan da. 2002. urtean, Ten dantza
konpainia sortu zuen; hamar dantzarik osatzen dute taldea, eta parte
hartzen duten jaialdietan jazz lirikoa eta musika ikuskizunak egiten
dituzte. Horrez gain, antzezlanak zuzentzen ibili da azken urteetan, Memorable
eta Puerto Buenos Aires kasu.
Gaurko emanaldiak 19:30ean eta 20:30ean izango dira.
Ikuskizunetarako sarrerak doan izango dira, eta gonbidapenak antzokiko
leihatilan jaso beharko dira.
GUSTAVO ZAJAC KOREOGRAFOAREN TAILERREN ERAKUSTALDIA
Noiz. Gaur, 19:30ean eta 20:30ean.
Non. Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan,
Donostian.
Dokumentuaren akzioak