Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mairuaren Alarde berrituaren hausnarketa saioa egitera deitu dituzte herritarrak

Dokumentuaren akzioak

Mairuaren Alarde berrituaren hausnarketa saioa egitera deitu dituzte herritarrak

Antzuolako Udalak eta Alardearen Kultura Elkarteak antolatuta Alarde berrituaren gaineko hausnarketa egingo da martxoaren 23an, zapatua, 09:30ean Olarango aretoan. Landuko diren gaiak, besteak beste, Alardearen antolaketa eta funtzionamendua, parte hartzaileak, harremanak edo Alardeaz dauden iritziak.
Egilea
Maider Arregi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2019/03/12
Lotura
Goiena
Mairuaren Alarde berrituaren hausnarketa saioa egitera deitu dituzte herritarrak
Mairua kateatuta, Antzuolako konpainiaren menpe

Egokitzen joan den Alardea

Alardea 1880tik ospatzen da Antzuolan. Ez da adierazpen kultural estatikoa izan, unean uneko garai eta gizarteko egoera berrietara egokitzen jakin izan du eta sorreratik aldaketak izan ditu; sakonenak, 1980an eta 2009an egindakoak. Bertan, arreta berezia jarri zaio genero tratamenduari, kulturartekoaren adierazpenari, ekintza eta pertsonaien duintasunari eta herritartasunaren senari.

Adostasuna eta transmisioa

"Antzuolak ahalegin horrekin Mairuaren Alardea gaurkotzea baino askoz gehiago lortu du: bere herri dinamismoaz eta elkarlanaz baliatuz, helburu garrantzitsu batean ados jartzen badakigula erakutsi dugu, partekatzen ditugun balioekin gure herri-izaera sendotzeko gai garela, gure ondarea gorde eta indarberrituta transmititzeko gauza garela. Gainera euskal erakunde desberdinetan txalotu diren aldaketak izan dira eta eremu akademikoan ere “praktika on" bezala ere goraipatu dira", diote Alardearen Kultura Elkarteko kideek.

Herritarren alardea

"Herritarron identitatearen ikur garrantzitsu izaten jarraitzeko bere antolaketa eta garapena ezin da herritar batzuen edo udal ordezkarien esku soilik laga, antzuolar guztion konpromisoa eskatzen duelako; guztiona delako".

Hausnarketa-balorazio saioa

Duela 10 urte berritua izan zela-eta, une egokia dela hamarkada honetan egindakoaren hausnarketa-balorazio saioa egitea diote. Helburu bakarra duela azpimarratu dute: alardearen ospakizuna gehiago indartzea. Landuko diren gaiak: Alardearen antolaketa eta funtzionamendua. Parte hartzaileak. Harremanak. Komunikazioa. Koreografia. Alardeaz dauden iritziak: genero aldetik, kulturartekotasun aldetik, ikuskizun aldetik, zer sortzen dizun –atxikimendua, indiferentzia...–, hobetzeko proposamenak.

Gonbidatuak:

  • Adin guztietako jendea. Emakumezko-gizonezkoak.
  • Alardean parte hartzen dutenak.
  • Alardeko parte hartzaile ez direnak.

Dokumentuaren akzioak