Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mairuak itzuliko dira aurten Hondarribira

Dokumentuaren akzioak

Mairuak itzuliko dira aurten Hondarribira

Larunbatean entsegu irekia egingo dute, Emekiren egoitzan.
Egilea
Asier Perez-Karkamo
Komunikabidea
Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2019/02/21
Lotura
Bidasoko Hitza

Hondarribiak mairuak berreskuratuko ditu aurten. Arropa zaharrak soinean eta aurpegia estalita dutela baserriz-baserri dantzara aterako dira mairuak inauteriko larunbatean. Urte batzuk eman dituzte Jaizkibelgo harrespilak zaintzen, herrira jaitsi gabe, baina aurten itzuliko dira, Emeki Elkartearen eskutik.

Martxoaren 2an aterako dira, 09:30ean Montañeneatik abiatuta. Baina aurretik, larunbat honetan, Puntaleko eskola zaharrera hurbilduko dira mairuak. Bertan, inauterietako jarduerari buruzko azalpenak emango dituzte, eta entsegua egingo dute 10:00etatik 13:00etara. Emekik dei egin die hondarribiarrei, mairuen itzuleran parte har dezaten.

 

Dokumentuaren akzioak