Dokumentuaren akzioak
Maila altua Dantza Solteko 36. txapelketan
Ikusleek gustura jarraitu zuten baita ere Kukai dantza taldeak eskaini zuen koreografia
Beti bezala, dantzariek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu zituzten eta epaimahaia bost dantza adituk osatu zuten, beraien erabakiak Euskal Dantzarien Biltzarrean ezarrita dauden arauetan oinarritu zituztelarik. Dantzariek beraien saioa amaitutakoan eta epaileek sailkapena erabakitzen zuten bitartean, Kukai dantza taldeak eskaini zuen koreografia, Jon Maiaren zuzendaritzapean, ikusleek gustura jarraitu zutena. Euskal Herriko dantza jantzi tradizionalek ere tarte berezia izaten dute txapelketan, eta atal horretan ere aurtengo irabazleek, Jon Ibarguren eta Idoia Besadak eskuratu zuten lehen saria.
Jon Ibarguren eta Idoia Besada oholtza gainean. ::ETXEBERRIA
Dokumentuaren akzioak