Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maider G. Etxegibelek 'Hayalgo' aurkeztuko du

Dokumentuaren akzioak

Maider G. Etxegibelek 'Hayalgo' aurkeztuko du

Egilea
Aritz Maldonado
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2024/10/09
Lotura
Anboto
Maider G. Etxegibel eta Benedetta Leso.

Maider G. Etxegibel dantzari durangarrak 'Hayalgo' bere azken lana aurkeztuko du urriaren 12an, Gasteizko Artium museoan; Benedetta Leso dantzari italiarragaz batera ondu du proiektua, Dantzan Bilaka programaren barruan

Dantzan Bilaka egitasmoan garatu diren proiektuak aurkeztuko dituzte asteburuan. Bertan, Maider G. Etxegibel dantzari durangarrak Benedetta Leso dantzari italiarragaz batera sortu duen Hayalgo aurkeztuko du. Gorputz biren arteko elkarrizketa da obra, eta pieza bakar bilakatuko dira ikuskizunak aurrera egin ahala. "Lan kontzeptualagoa da, ez da ehuneko ehunean dantza hutsa; espazio publikoak ere lanaren parte dira eta gorputza ere erreminta bat da", azaldu du dantzari durangarrak.

Hayalgo izenburua berba jokoa dela azpimarratu du dantzariak, sorkuntzan lurraldetasunak izan duen garrantzia nabarmentzeko: "Hayalgok –zerbait dago, euskaraz– pertsona biren artean pizten den txinparta adierazi gura du alde batetik; bestetik, Durangaldean dauden pagoei ere–haya, gaztelaniaz– egiten die erreferentzia". 

Kokapenak ez ezik, Dantzan Bilaka egonaldian ondutako lanean saretzeak garrantzi handia izan duela nabarmendu gura izan du durangarrak. "Zazpi proiektu garatu dira egonaldi hauetan, eta bertan hainbat artista eta dantzarigaz batzeak asko laguntzen du; Angela Murillo eta Isaak Erdoiza abadiñarrak osatzen duten batzorde artistiko batek gidatzen du proiektua, gainera", esan du Etxegibelek. Maider Aldasororen ekarpena ere nabarmendu gura izan du.

Dokumentuaren akzioak