Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maider Aginaga eta Iker Belintxon dira Euskadiko Dantza Sueltoko txapeldunak

Dokumentuaren akzioak

Maider Aginaga eta Iker Belintxon dira Euskadiko Dantza Sueltoko txapeldunak

Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/12/17
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Maider Aginaga eta Iker Belintxon dantzari lezoarrak dira Euskadiko Dantza Sueltoko txapeldun berriak. Bergaran jokatu zen igandean, eta zazpi herriko hamazazpi bikotek hartu zuten parte 16 urte azpiko saileko txapelketan. Txapela azkenean lezoarrek irabazi dute.

Pasa den urrian, 16 urtez gorako txapelketa Iker Sanz lezoarrak irabazi zuen. Lurdes Esnaolak prestatzen du bikote gaztea, eta denboraldi ezin hobea egin dute Aginagak eta Belintxonen, horren erakusle urtean zehar irabazi dituzten hamahiru txapelketak dira. Santomas egunean Azpeitian jokatuko den txapelketarekin amaituko da denboraldia.

Maider Aginaga eta Iker Belintxon

Maider Aginaga eta Iker Belintxon

Dokumentuaren akzioak