Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maiatzera bitartean lau dantzaldi zuzeneko musikarekin

Dokumentuaren akzioak

Maiatzera bitartean lau dantzaldi zuzeneko musikarekin

Egilea
Larraitz Zeberio
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2019/12/10
Lotura
Goiena

Maiatzera bitartean lau dantzaldi zuzeneko musikarekin

Joan Frances Tisner, Aniez Perez eta Mixel Etxekopar iragarri dituzte Herrixa Dantzan ekimenaren barruan, Elgetan.

Urtarrileko azken domekan, hilaren 26an, izango da Biarnoko Joan Frances Tisner Espaloian. Iaz ere Elgetan izan zen Gaskoniako dantzetan aditua den musikaria. Ordubeteko dantza tailerra egingo du lehenengo, eta bal gascon delako dantzaldi irekia jarraian. 

Martxoko azken domekan, berriz, Aniez Perez dantza aditua izango da Elgetan. Euskal Herriko eta Europako trad dantzaldietako dantzak ekarriko ditu Elgetara zuzeneko musikarekin lagunduta. 

Apirilaren 26rako Mixel Etxekopar txirularia eta kantaria gonbidatu dute Herrixa Dantzanera. Dantza tailerra eta dantzaldia egingo ditu, eta Zuberoako kadrileak eta braleak landuko ditu.

Bestelakoetan, otsailaren 23ko saioan Aratusteetako dantzak izango dira nagusi eta maiatzaren 17rako Kantu eta Dantza Eguna iragarri dute, zuzeneko musikarekin.

Udalak diruz lagundutako ekimena da Herrixa Dantzan. Dantzan Ikasi egitarauarekin elkarlanean antolatu dira Tisnerren eta Etxekoparren saioak ere. 

Dokumentuaren akzioak