Udaberriko giroa aprobetxatuko dute, gainera, egitarauaren barruko jarduera asko kalean egiteko. Astinduko bazkideentzat egun bereziena hilaren 11 izango da: aerodance tailerra egingo dute lehendabizi, bazkaria gero, eta dantzaldiarekin borobilduko dute gaua, Kofradian.
Egitaraua
Maiatzak 4, larunbata
- 16:00-18:00. DJ ikastaroa Alondegian, Goikorekin.
- 18:30-20:30. DJ saioa Kofradian, Maitxekin eta Goikorekin.
Maiatzak 11, larunbata: Astindu Eguna.
- 11:00. Aerodance tailerra, bazkideentzat.
- Jarraian, bazkaria.
- 23:00. Taosa session, Kofradian.
Maiatzak 18, larunbata
- 19:00. La sureña Tango & Folk eta Exilio New Tangoren eskutik, tango ikuskizuna.
Maiatzak 25, larunbata
- 19:00. Dantzara!, herrian lantzen diren dantzen ikuskizuna, Aitzuri pilotalekuan.
Maiatzak 26, igandea
- 11:00. Rueda Cubana dantza tailerra, Torreberrin.
Erakusketa
Maiatzaren 12a bitarte, Oxford aretoan. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.