Dokumentuaren akzioak
Maialen Aldalur eta Amets Amubieta nagusi dantza txapelketan
Azpeitiko Dantza Solte Txapelketa ospatu zen Santo Tomas
egunean Sanagustin aretoan eta azpeitiarrak izan ziren nagusi. Amets
Amubieta eta Maialen Aldalurrek irabazi zuten txapelketa, 212
punturekin. Bigarren lekuan ere herritarrak sailkatu ziren, Asier
Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga alegia. 208 puntu eskuratu zituzten.
Hirugarren lekuan, Villabonako bikotea, Asier Iriarte eta Ane Urruzola
izan ziren, 193 punturekin.
Txapelketako neskarik onenaren saria ere Maialenek jaso zuen eta Ametsek berak, mutil hoberenarena.
13 bikotek hartu zuten parte guztira, horietatik
bederatzi, azpeitiarrak. Behin txapela eta zapia gainean, Aldalurrek eta
Amubietak Luis Alberdiri, 30 urtez dantza solteko irakasle izandakoari,
eskaini zioten saria. Gainera, bikoteak hau izan du gazteen mailako
azken txapelketa, adinaren arabera beste mailara salto egingo baitute.
Amaitzeko, Jon Ibarguren eta Idoia Besada Euskal Herriko
txapeldunei ere aipamena egin zitzaien eta azken dantza eskaini zien
bikoteak gerturatutako jendetzari.
Dokumentuaren akzioak