Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maddi Davila eta Danel Castillo garaile Oiartzungo Aurresku Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Maddi Davila eta Danel Castillo garaile Oiartzungo Aurresku Txapelketan

Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oairtzun
Mota
Albistea
Data
2022/05/02
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
aurresku txapelketa
Joan den larunbatean Oiartzungo Aurresku Txapelketa jaso zuen udaletxeko pleno aretoak. Orotara 27 dantzari lehiatu ziren, B eta D sailekoen txanda izan zen.

B sailean (11-12 eta 13 urtekoak) Pasai Donibaneko Danel Castillo izan da garaile. Haren atzetik, Judith Jacinto lezoarra eta Lizartzako Onditz Esnaola sailkatu dira. D sailean aldiz, Zizurkilgo Maddi Davila izan da onena. Bigarren Araitz Ramos lasartearra sailkatu da, eta hirugarren postua Amasa-Villabonako Aetz San Sebastianentzako izan da.

Larunbatekoarekin amaitutzat eman dute liga, eta sail bakoitzeko onenek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketarako txartela eskuratu dute. A eta B sailekoek hilaren 15ean izango dute hitzordua, Errenteria-Oreretan, eta D sailekoek aldiz, hilaren 14an, Legazpin.

Dokumentuaren akzioak