Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Luzaideko inauteria ekarriko du Kemen dantza taldeak Irungo karriketara

Dokumentuaren akzioak

Luzaideko inauteria ekarriko du Kemen dantza taldeak Irungo karriketara

Komunikabidea
Antxeta Irratia
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2022/02/23
Lotura
Antxeta Irratia

Kemen dantza taldeak ohitura duen legez, Euskal Herri Ihauteria ospatuko du Irunen inaute aurre egunean. Otsailak 26ean Luzaideko bolantak eta inauterietako jantzi eta dantza koloretsuak eramango ditu hirierdira kalejiran. Kultur eragileek pandemiak behartutako geldialdia behin atzean utzi dutela, Kemen euskal dantza taldeak eta bere harrobiko Adaxka taldeko dantzariek ere, inauteriekin itzuliko dira larunbatean kaleko emanaldietara. Mikel Button, Kemen taldeko kideak nabarmendu duenez, «pozik eta zoratzen daude, azken urte eta erdian aretoko entseguak besterik ezin izan baitiegu eskaini, eta dantzariok jendaurrean aritu nahi dugu».

Hitzordua 12:00etan emana dute Pio XII. Plazatik kalejiran abiatzeko, eta Zabaltza plazan geldialdi bat egin ondotik, San Juan plazan bururatuko dute dantza emanaldi batekin. Ohiko ibilbidea mantenduko dute, eta aldaketa bakarra da «dantzariek muxukoa» derrigorrezkoa izango dutela. 

Gainerako euskal inauteri ohiturak 

Baina ez da euskal dantza taldeen hitzordu bakarra. Larunbata goiza izango da euskal inauteri tradizionalentzako tartea eskualdean. Izan ere, Hondarribian Emeki elkarteak antolatzen duen Mairuen baserriz-baserrikoa egingo duten bitartean, Irunen, larunbatean 9:00etatik aurrera Eraiki dantza taldea Bidasoa eta Behobia auzoetako baserrietan ariko dira dantzan. Ibarla-Meaka dantza taldea bere auzoan ariko da, eta Txorimaloak soinu taldeak Anakako baserrietan bisitan ibiliko da dantzan. 

Igandean ere, zaldun inaute egunean, Egoipar Meaka dantza taldea Meakan ibiliko da, Arbesko plazatik Meakako Adixkideak dantza taldea eta Kemen dantza taldea ere Olaberria auzoan.  

Dokumentuaren akzioak