Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Luzaideko Bolantek musikaren aldeko omenaldia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Luzaideko Bolantek musikaren aldeko omenaldia egin dute

Azken bi urteetan euriak lausotu bazuen hain garrantzitsua den Bolant eguna luzaidarrentzat, aurten eguzki eder baten azpian, Luzaideko dantzariek berriz ere beren jantziak erakutsi zituzten Pazko igandez, herriko karriketan barna desfilatuz.
Komunikabidea
Irulegiko Irratia
Tokia
Luzaide
Mota
Albistea
Data
2026/04/06
Lotura
Irulegiko Irratia
Luzaideko Bolantek musikaren aldeko omenaldia egin dute
Bolant eguna Luzaiden. IRULEGIKO IRRATIA

Egun berezia izan da aurtengo Bolant eguna: 140 dantzariek Martxaren doinuan abiatu dute desfilea, jendez gainezka zen Santiago plazaraino. Han, ohiko dantzak eskaini dituzte: Bolant dantza, Erdizka Lauetan, Hegi, beste jauzi batzuk eta kontradantzak. Makilariek ere ez dute hutsik egin.

Ezusteko omenaldia

Arratsaldean, Bolanteek berriz bete dute plaza, dantzekin segituz. Bereziki nabarmena izan da belaunaldien arteko transmisioa, lehen aldiz aritu diren ttipienen artean, eta adin guzietako dantzarien parte-hartze zabala.

Hala ere, eguneko momenturik bereziena musikariek ekarri dute. Bolanteekin batera, ezusteko omenaldi hunkigarria antolatu dakote Juan Miguel Cantero luzaidarrari, musikaren alde 50 urteko ibilbidea aitortzeko. Makilari, txistulari eta saxofonista, bere ibilbidea estuki lotua da herriko kulturarekin.

Aitortza gisa, zapia eta koadro bat eman dazkote, eta aurreskua dantzatu da, eta hurbildutakoen txalo zaparrada jaso du. Bururatzeko, Xabi Aguirre herriko musikariak sortutako Kiteria izeneko martxak hetsi du eguna.

Dokumentuaren akzioak