Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Luzaideko Bolantak, kuxkulen itzala

Dokumentuaren akzioak

Luzaideko Bolantak, kuxkulen itzala

Luzaideko Bolanten dantza taldeak bere ikusgarria eskainiko du martxoaren 27an.

"Luzaideko Bolantak, kuxkulen itzala" ekoizpenak Bazko egunean bizi den emozioa azalarazteaz gain, gibelean dagoen lana erakusten du.
Egilea
Iurre Bidegain
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2016/03/23
Lotura
Naiz

Martxoaren 27an Bazko igandez, urtero bezala Luzaideko Bolanten dantza taldea karrikara aterako da bere emanaldia eskaintzeko. Eguraldi ona lagun izatekotan, dantzariek ikusgarria herriko plazan eskainiko dute 12.00etan; aldiz euria egingo balu ekimena Arretxe pilotalekuan iraganen da. Arratsaldean, 17.00etatik aitzina, pilotalekuan eskainiko dituzte tradizioz bete dantzak.

Luzaideko Bolantak belaunaldiz belaunaldi irauten duen tradizioaren erakusle dira. Nafarroako herri honen ohitura soilik Bazko igandean kaleratzen da. Taldea osatzen duten dantzarien jantziek herria koloreztatzen dute eta zintzilikaturik dituzten kuxkulek goizean goizetik herriko txokoak alaitzen dituzte.

Baina zer dago jantzi bakoitzaren gibelean? zer gordetzen da dantzariek ematen duten pausu bakoitzaren atzean? "Luzaideko Bolantak, kuxkulen itzala" ekoizpenak argiratzen ez den hori islatu nahi du.

Herri galdeketa

2012an Nafarroako Gobernuak Kultur Onuraren onespena eskaini zion dantza taldeari. Aurten, emanaldiaren aurretik herritarrek beren iritzia adierazi beharko dute neskek urteroko emanaldian izan dezaketen parte hartzeaz. Herri galdeketa baten bidez, dantzariek, dantzari ohiek eta Luzaiden erroldatuek hiru galderei erantzun beharko diete: "Mutilek egiten duten bezala, neskek dantza taldean parte hartzearen alde zaude? Hala bada, nola jantzita? Zein pertsonaia ordezkatu beharko lukete?". Batzordeak galdeketaren emaitza heldu den urteko emanaldiarentzat kontuan hartuko du.

Dokumentuaren akzioak