Dokumentuaren akzioak
Lurraren erdigunera, dantzan
Dantzara egokitutako Julio Verneren Lurraren erdigunera bidaia obra ikusteko aukera izango da larunbat honetan, hilak 31, 17:00etan, Amaia KZn.
Zientzia fikziozko nobelaren egokitzapena Roseland Musical dantza konpainia eta Franc Aleuk elkarlanean ekoitzitako lana da. Azken hori ikus-entzunezkoen arloan ibili da, eta Kataluniako Generalitateko Kulturako Premis Nacionals saria eman zioten 2013en, ikus-entzunezkoen atalean ere, bere sorkuntzek duten inpaktuagatik. Elkarrekin ekin diote ekoizpen berri honi, aurreko Pinocchio lanean lortutako arrakastaren ondoren.
Sarrerak ohiko tokietan eros daitezke, 7,10 euroan.
Dokumentuaren akzioak