Dokumentuaren akzioak
Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkeztürik izan da
Neskenegün arratsan Sohütako gela ttipiegi zen pastoralaren aurkezpen püblikoarentako. Dagün urtean Sohüta-Hokiren aldi beitate pastoralaren emaiteko, Lurdes Iriondo (1941-2017) kantaria datekealarik süjeta. Dantzaz kanpo, aipaldiak oro euskaraz egin dira xüxenezko ützülpena bermatürik zelarik kaskoen bidez.
Intza eta Leire Casamajou Idazleek Lurdes Iriondo presentatü düe, baita esplikatü zentako hautatü züen eta nola ekarriko düen pastoraleala. Errejent dantza ta kantore eramaileek ere hitza hartü düe besteak beste heien baldintzen ohitarazteko. (Errejenta Battitta Berrogain ; Kantore eramaileak: Pascale Elichondeborde eta Jean Louis Bidabe Aramburu; Dantza eramailea: Fabrice Pinque; Dendarien eramailea: Silvie Etxart)
Lurdes Iriondoren kantore bat behatzearekin ürrentü dira mintzaldiak eta denek beren izena emaiteko parada bazüen izan arizale ala lagüntzale gisa parte hartzeko.
Dokumentuaren akzioak