Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Luix Alberdiri aitortza eginez itzuli da Gazteen XXI. Dantza Suelto Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Luix Alberdiri aitortza eginez itzuli da Gazteen XXI. Dantza Suelto Txapelketa

Azpeitiko Dantza Suelto Eskola 40. urteurrena ari da ospatzen, eta haren sortzaile eta arduraduna omendu nahi izan dute ikasleek zein udalak. Lizartzako Onditz Esnaolak eta Andoaingo Jurgi Errandorenak irabazi dute txapelketa.
Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2022/12/21
Lotura
Uztarria

 

Soreasu antzokian itxi da gaur Santo Tomas eguneko festa egitaraua. Azpeitiko Gazteen XXI. Dantza Suelto Txapelketa jokatu dute han 11 bikotek, eta Lizartzako Onditz Esnaolarentzat eta Andoaingo Jurgi Errandorenarentzat izan dira irabazleen zapia eta txapela. Azpeitiko hiru bikote sailkatu dira lehen bosten artean. Jone Arriaran eta Izaro Arandia izan dira bigarrenak, Alaitz eta Aner Elorza laugarrenak, eta Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola bosgarrenak; tartean, hirugarren postuan, sailkatu dira Lezoko Ane Anuariz eta Mikel Esnaola. 12 urtez azpikoetan, berriz, Lezoko Enara Artolak eta Pasai Donibaneko Danel Castillok jaso dute saria.

Dantzari gazteak izan dira arratseko protagonista nagusiak, baina ez bakarrak. Izan ere, gazteen mailan azken aldiz gaur lehiatu diren ikasleek zein Azpeitiko Udalak, Nagore Alkorta alkatearen eskutik, aitortza egin diote sari banaketaren aurretik Luix Alberdi Beltzari. Txapelketaren antolatzailea, Azpeitiko Dantza Suelto Eskolaren sortzailea eta arduraduna ere bada Alberdi, eta bere eskola 40. urteurrena ospatzen ari da ikasturte honetan.

Dokumentuaren akzioak