Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Luis Alberdi irakaslea omenduko dute San Joseko Trikiti Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Luis Alberdi irakaslea omenduko dute San Joseko Trikiti Jaialdian

Soinu txikiaren egun handia ospatuko dute bihar Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/03/17

Iker Goenaga eta Beñat Barandiaran soinuarekin eta gitarrarekin ariko dira; Imuntzo eta Beloki, soinu txikiarekin eta panderoarekin; Laja eta Iztueta, soinu txikiarekin eta handiarekin; eta Lurdes eta Aitor Alkorta, Saioa Lizarralde eta Garikoitz Mendizabal laukotea, soinu txikiarekin, panderoarekin, albokarekin eta txistuarekin.

Haiekin batera, Aitor eta Iñigo Epelde bikoteak ere joko du berea; Jauregi, Ansorregi eta Larrañaga hirukoteak ere bai, eta Epeldek, Monttek eta Iturbidek osatutako hirukotea ere ariko da, dultzainak lagunduta. Montte ariko da dultzainarekin.

DANTZA IRAKASLEAREN OMENALDIA. Ohikoa da San Joseko Trikiti Jaialdian soinu txikiarekin lotutako norbait omentzea, eta aurten Luis Alberdiri egokitu zaio. Alberdi ez da musikaria, baina soinu txikiarekin lotura handia du, urte luzeetakoa, dantza irakasle baita. Ibilbide luze horretan azkoitiarrak dantza solteko bikote ugari prestatu ditu, eta jardun horrek aitortza izango du Azpeitiko jaialdian.

San Joseko Trikiti Jaialdiak urteetako bidea egin du, eta sasoi ahulagoak iragan eta gero, osasuntsu dago berriro. Antolatzaileek pilotalekua betetzea espero dute. Trikiti saio ederraz gozatu ahal izango da bihar 12 euroren truke. Jaialdia 18:30ean hasiko da.

Dokumentuaren akzioak