Dokumentuaren akzioak
Lucia Lakarrak beste mundu mailako sari garrantzitsu bat jaso du
Munduko ballet konpainia onenetako zuzendariek eman ohi dute sari hau, eta horrenbestez ezagutza handikoa da. Epaimahaian dantzari zumaiarraren lehenengo zuzendari izan zen Victor Ullate egon da. Lakarra propio joan zen Moskura saria jasotzera, baina berehala itzuli da Estatu Batuetara bertan egiten ari den birarekin jarraitzeko. Joan den abenduan jaso zuen munduko dantzari onenaren Nijisnky sariari gehitu behar zaio berri hau.
Dokumentuaren akzioak