Lucia Lakarra eta Alex de la Iglesia izango dira Kulturaren Kontseiluko kide

Jaurlaritzak hautatutako 32 kideen artean Miguel Zugaza, Patxi Salaberri, Idoia Zabaleta eta Luisa Etxenike ere badaude

Hedabidea
Berria
Lekua
Bilbo
Mota
Albistea
Data
Lotura
Berria

Eusko Legebiltzarrak bost kide izendatu ditu, eta, horretaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta Eudelek ere badituzte ordezkariak Kulturaren Euskal Kontseiluan. Erakunde horren lehen zeregina Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua eztabaidatzea eta onartzea izango da. Horretarako, hilaren 13an egingo du aurreneko bilera.