Ekitaldi berezi batek hartuko du Donostiako Kursaaleko auditorioa apirilaren 29an. Dantzaren Nazioarteko Eguna izanik, Gure Ametsa ikuskizuna eskainiko dute Lucia Lacarrak eta Iker Murillok, Milaneko Scala Teatroko eta Madrileko Victor Ullate Balleteko dantzariekin batera. Koreografo lanetan, ladiz, Vitali Safronkine errusiarra aritu da.
Beraien haurtzaroko ametsa izan zen dantza, eta orain gipuzkoarrei eskaini nahi diete Gure Ametsa emanaldiarekin. Sarrerak antzokiko leihatilan eta interneteko sarreren salmenta zerbitzuan (kursaal.eus) eskura daitezke, eta prezioa 15 eurotik 39ra bitartekoa da.