Dokumentuaren akzioak
Lucia Lacarraren saiorako Zumaian salgai jarritako sarrerak ordubetean agortu ziren
Kultura zerbitzuak hiru autobus antolatu ditu bizilagunak zumaiarra ikustera bilbora joateko
Ekitaldiak izan duen arrakasta ikusita, Zumaiatik hiru autobus aterako dira bizilagunak Arriaga antzokira eramateko: horietako bi gaurko estreinako emanaldira joango dira eta bestea bihar izango den ikuskizunera. Autobusak 18.00etan aterako direla jakinarazi dute arduradunek, Garoa tabernaren parean dagoen geltokitik.
Lucia Lacarra zumaiarrak La Soire Lucia Lacarra: Dantzarekiko pasioa izeneko ikuskizuna eskainiko du, Municheko Operak Baleteko dantzari nagusiekin batera. Besteak beste, Cyril Pierre bere senarra ere bertan izango da eta dantzarako Lacarraren bikotea izango da.
estilo ezberdinak Ordubetean Lacarrak errepertorio zabala eskainiko duela jakinarazi dute Kultura zerbitzuko arduradunek. Honela, estilo klasikoa, neoklasikoa eta garaikidea uztartuko ditu zumaiarrak bere ikuskizunean.
Aste honetako emanaldiak, euskal artista gazte honen erregistro ezberdinak eta heldutasun artistikoa miresteko aukera ezin hobea dela nabarmendu du Zumaiako Udalak, "zalantzarik gabe, gure garaiko dantzaren figura nagusienetarikoa baita".
Vienako Musikverein jauregiko urrezko aretoan Urteberriko kon-tzertuan dantza egin ondoren, Euskal Herrian dantzatzeko aukera izango du zumaiarrak asteburuan. Vienako saioa 500 milioi ikus-entzulek jarraitu zuten.
Lacarrak sekulako ilusioa egiten diola aitortu du: "Ezezagunen aurrean dantza egiten ohituta, etxean aritzeak poz handia ematen dit. Berezia da maite ditudanen eta maite nautenen aurrean dantza egitea. Ilusioa eigten dit Bilboko Arriaga antzokian dantza egitea".Dokumentuaren akzioak