Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lucia Lacarra dantzariak Zumaiako Urrezko Domina jaso zuen atzo ekitaldi batean

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lacarra dantzariak Zumaiako Urrezko Domina jaso zuen atzo ekitaldi batean

Aurtengo San Telmo jaien egitarauaren barruan, atzo Maria Eugenia Arrizabalaga alkateak Zumaiako Urrezko Domina eman zion Lucia Lacarrari.

Komunikabidea
Gara
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2007/04/16

Gaztea izan arren, dagoeneko munduko saririk garrantzitsuenak jaso ditu. «Espainiako eta Euskadiko agintariek ere aintzatespena erakutsi diote. Guk, ordea, oraindik ez diogu halako aitortzarik egin, eta besteen pare jartzeko, zumaiar bati eman dakioken kondekoraziorik handiena eman nahi diogu», azaldu dute udal ordezkariek.

Era berean, dantzari gaztearen izaera nabarmendu dute. «Apala eta hurbila da. Zumaiako herriak asko maite du eta berak beti erantzuten dio maitasun horri. Horretaz gain, elkarrizketa guztietan aipatzen du zumaiarra dela eta zein berezia izaten den berarentzat herritarren aurrean dantzatzea. Zumaiaren izena mundu osoan zabaltzen du». Lacarra gaur egungo ballet klasikoaren dantzaririk garrantzitsuenetarikoa da. Joan den abenduan Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu zuen.

Dokumentuaren akzioak