Dokumentuaren akzioak
Lucia Lacarra ikusteko sarrerak salgai daude forondan
Otsailaren 16an Zumaiako dantzaria Bilboko Arriaga antzokian izango da
Municheko Operaren Dantzariak Lucía Lacarra zumaiarrak eta bere senarra den Cyril Pierrek osatuko dute Bilbon eskainiko duten ikuskizun berezia. Lacarrak Vienan izan zuen arrakastaren ondoren ekitaldi honetarako ere sarrera ugari saldu dira dagoeneko.
Foronda kultur etxeko arduradunek 100 sarrera lortu dituzte Lacarra ikustera joateko aukera eskain-tzeko. Hauek eskuratzeko kultur etxera gerturatu beharko dute 10.00etatik 13.00etara eta, bakoitzak, gehienez lau erosteko aukera izango du. Ekitaldia 20.00etan hasiko da eta Zumaiatik autobusa 18.00etan irtengo da. Informazio gehiago eskuratu nahi duen bizilagunak foronda@zumaia.net helbidera idatzi dezake edo 943 861056 telefonora deitu.
Dokumentuaren akzioak