Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lucia Lacarra, 'Euskaldunak eta dantza' 5. galaren protagonista

Dokumentuaren akzioak

Lucia Lacarra, 'Euskaldunak eta dantza' 5. galaren protagonista

Komunikabidea
eitb.com
Mota
Albistea
Data
2010/05/29

'Euskaldunak eta dantza' galaren 5. edizioa maiatzaren 29an izango da, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko Entzunaretoan. Lucia Lacarra gipuzkoarra (Municheko Operako Balleteko Dantzari Nagusia) izango da edizio honetako protagonista nagusia eta Marlon Dino bere partenairearekin batera izango da. Zumaiako dantzariak hiru lan eskainiko ditu 'Euskaldunak eta dantza' galan, besteak beste 'La Bayadera', lehen aldiz ikusgai Euskal Herriko eszenatoki batean.

Andoni Aresti zuzendari artistikoa izango da eta Oihane Herrerok (Stuttgarteko Balleteko bakarlaria) eta Elvis Valek (Hannoverreko Operako Balleteko bakarlaria) izango dira. Azkena lehen aldiz izango da etxean. Bilbotarrak Alexander Zaitsev (Stuttgarteko Balleteko dantzari nagusia) izango du lagun eta basaiuritarrak Adeline Pastor (Esseneko Balleteko dantzari nagusia) izango du partenaire bezala.

'Euskaldunak eta dantza' galaren 5. ediziorako sarrerak salgai daude txarteldegian bertan eta BBKren Internet bidezko sarreren salmenta zerbitzuan. 20 eta 48 euro bitarteko salneurria dute.

 

 


Dokumentuaren akzioak