Dokumentuaren akzioak
Lucia Lacarra eta Placido Domingo hautagai, Vianako Printzearen sarian
2011ko Vianako Printzearen Kultura saria jasotzeko 12 izendatuak jakitera eman dituzte asteazken honetan. Kultura arloan ibilbide nabarmena izan duten pertsona edo erakundeei ematen die saria urtero Nafarroako Gobernuak. Hautagaien artean Lucia Lacarra dantzaria eta Placido Domingo tenorea daude.
Hauek dira aurtengo 12 hautagaiak:
Ondare arkitektonikoaren zaharberritzerako enpresen Europako elkartea
Iruñeko katedraleko musika kapera
Faustino Menendez Pidal heraldista
Hugh Thomas historialaria
Jesusa Vega Gonzalez historian eta artearen historian aditua
Lucia Lacarra dantzaria
Luis Bacaicoa Martich konpositore eta organo-jotzailea
Pascual Aldave konpositorea
Philip Milton Roth idazlea
Plácido Domingo tenorea
Renzo Piano arkitektoa
Peter Brook dramaturgoaOtsailaren 25ean bilduko da epaimahaia, irabazlearen izena jakitera emateko.
Dokumentuaren akzioak