Dokumentuaren akzioak
Lucia Lacarra dantzaria omenduko dute apirilaren 30ean Logroñon
Lucia Lacarra eta bikotekide Marlon Dino dantzariek omenaldia jasoko dute apirilaren 30ean Logroñon (Errioxa). Biloba izeneko saria jasoko du bikoteak. Logroñoko Riojaforum Kongresu-jauregian egingo den ongintzazko gala batean emango dira sariak eta bertara joateko sarrerak salgai daude.
Sarrerak helbide honetan erosi daitezke, 12 euroan. Ikuskizuna ikustera joateko asmoa duenak bere kabuz egingo du bidaia, Udaleko Kultura Sailak ez baitu autobusik jarriko.
Lacarra eta Dinoz gain, beste dantzari gehiagok ere hartuko du parte ongintzazko gala honetan. Hemen duzue informazio guztia.
Omenduek jasoko duten Biloba saria
Dokumentuaren akzioak