Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Los perros' dantza emanaldiak itxiko du aurtengo Udazabal

Dokumentuaren akzioak

'Los perros' dantza emanaldiak itxiko du aurtengo Udazabal

Egilea
Eneko Azurmendi Barrena
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2023/07/19
Lotura
Goiena
Jon Lopez eta Martxel Rodriguez, 'Los perros' dantzaldian. (Argazkia: Led silhouette).

Led silhouette konpainiaren ikuskizuna izango da egitarauko azkena, egubakoitzean, Zaldibar frontoian, 20:00etan. Doako emanaldia izango da.

Dantza ikuskizun batek itxiko du aurtengo Udazabal programa, Led silhouette konpainiaren Los perros emanaldiak, hain zuzen. Jon Lopez eta Martxel Rodriguez dantzariek, "garai gatazkatsu eta aldakor honetan", bizirik irauteko dantza egiten duten bi izaki dira. Modu horretan, erresistentzia ariketa bat proposatzen dute, "noraezean dabiltzan txakurren gisara, zaurgarri diren txakurren gisara, poztasuna zein mina partekatzen duten txakurren gisara, bidean topo egiten duten txakurren gisara, norbere bizitzari zentzua aurkitzen dioten txakurren gisara". Modu horretan, bi dantzariek bat egiten dute, elkarren baitan, eta ezohikoak diren mugimendu eta formak erakusten dizkiete ikus-entzuleei. "Bi gizon, besarkatuta; bi gizon, dantzan, guztia bukatu eta berriz hasi arte".

Egubakoitzean 20:00etan hasiko dute emanaldia, Zaldibar frontoian, eta doakoa izango da.

Dokumentuaren akzioak