Dokumentuaren akzioak
Lore Gazteak dantza taldeak kurtso amaierako emanaldia eskainiko du gaur Monterronen
Dantza ugari izango dira bertan ikusi ahal izango direnak baina denetatik 3 izango dira berezienak, horien artean taldeko mutilek dantzatuko duten Otxagabia dantza.Gaur Monterronera hurbilduko direnek izugarrizko muntaia ikusteko aukera izango dute, ohiko dantzetatik urrunduta Otxagabia dantzak esfortzu izugarriz azkenean ondo egitea lortu dute taldeko mutilek, beraz bera izango da emanaldiaren protagonista handiena. Dantzekin jarraituz, Udalamendi izenekoa eskainiko dute, taldeak berak sortutakoa.
Gipuzkoako dantzak protagonistak izango badira ere, Araba aldeko dantzentzat ere izango da lekurik.
Sarreren prezioa 2 euro izango da gazteentzat eta 3 euro helduentzat. Jaialdian jasoko den dirua Arrasaten ospatuko den Kilometrotarako izango da.
Dokumentuaren akzioak