Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Loraldia Festibalak agur esango dio aurtengo edizioari

Dokumentuaren akzioak

Loraldia Festibalak agur esango dio aurtengo edizioari

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2024/03/21
Lotura
Nontzeberri

Larunbatean, hilak 23, agur esango du aurtengo Loraldia Festibalak, eta horretarako bi ekitaldi berezi prestatu ditu: Kantu berri bat gara eta Geure(R)a.

Jon Maiak Kantu berri bat gara izeneko ikuskizuna egingo du. Dakizuenez, proiektu hau Kantu bat gara aurreko proiektuaren ondorengo da. Kantu berri bat gara lanean abesti berriek izango dute protagonismoa. Horretaz gain, kolaborazio bereziak egongo dira, proiekzioak, inprobisazioa eta ezusteko ugari ere. Oholtza gainean ohiko musikariekin arituko da sortzailea: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (Txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa).

Eta azkenik, dantza bertikala ardatza duen Geure(R)a lanarekin amaituko da Loraldia. Geure(R)a piezan musika, poesia, dantza eta mapping-a uztartzen dira dantza bertikalarekin batera. Harrobi Dantza Bertikala Konpania izango da arduraduna, eta bertan ere, Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatua nahastuko dira.

Ekitaldi honek artearen alde desberdinak erabiliko ditu emakumeen inguruko memoria zalantzan jartzeko. Nortzuk diren gaur egun sorginak? Eta nortzuk dira zapaltzen dituztenak?

Lan hau arrakasta handiz estreinatu zen 2023ko Umore Azokan eta Azokako Epaimahaiak Aipamen Berezia eman zion. MAX sarietan ere kaleko ikuskizunik onenerako hautagaia da.

Ekitaldi honetaz gozatzeko bi aukera egongo dira, bi emanaldi eskainiko baitira, 21:30ean eta 22:15ean.

Dokumentuaren akzioak