Dokumentuaren akzioak
Londresen emanaldia egingo du Sahatsak irailaren 3an
Madrilgo Fitur turismo azokan izan zuen
arrakastaren ondorioz, Euskal Herriko folklorea erakusteko gonbidatu du
berriro Sahatsa Dantza Taldea Eusko Jaurlaritzaren Turismo
departamenduak. Espainiar estatuko hainbat autonomia izango da
Londresko Regent kaleko merkatariek antolatutako azoka horretan. Egun
osoko azoka izango da, goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak eta arra-
tsaldeko 20:00etan itxi. Ingalaterrako hiriburuan ospatuko den azoka
jendetsua izango da, bertatik 250.000tik 300.000ra bisitari pasatzea
espero dute antolatzaileek egunean zehar.
Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako folklorearen adierazgarrienaz osatutako ikuskizuna
prestatzen dihardu jada Sahatsa Dantza Taldeak, aipatutako kale eta
azoka horretan ohi bezala ikuskizun bizi, indartsu eta dotorea
aurkezteko asmoarekin.
Dokumentuaren akzioak