Dokumentuaren akzioak
Loinatz jaietako haurren sokadantzan lehenengoz neskek parte hartuko dute
Loinatz jaietako haurren sokadantzan, lehenengoz, neskek parte hartu ahal izango dute aurten, “mutilek egiten zuten baldintza berean”. Horrela erabaki dute Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek, eta Beasaingo Udalak. “Erabakia lantaldeak jasotako eskaerei erantzunez hartu da”. Ondorioz, sokadantzan, gehienez, 40 dantzarik parte hartu ahal izango dute: 20 neskek eta 20 mutilek.
Horrezaz gain, beste erabaki bat ere hartu dute dantza taldeek eta udalek: “Dantzari bakoitzak nahi duen bikotea aukeratu ahal izango du generoa alde batera utzita”.
Izena emateko epea zabalik
Sokadantzan parte hartu nahi dutenek aste honetan dute izena emateko aukera. Bi bide daude horretarako: udalaren webgunea (www.beasain.eus) eta Igunea. Izena ematen dutenen artean, “haurren adina izango da hautaketa egiteko irizpidea, nesken zein mutilen kasuan”.
Beasaingo Udalak, “sokadantzako lantaldeak erabaki hau hartzeko egindako lana eta ibibidea” eskertu nahi izan du.
Haurren sokadantza.
Dokumentuaren akzioak