Dokumentuaren akzioak
"Lloba" sorkuntzaren aurkezpena Biarritzen: eskura zure gomita!
Hogei'ta "Gaurko musikak eta Irudia" deialdiaren kari, Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Donostia 2016 Fundazioa,Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer (Cenon) eta le Florida (Agen) egiturekin partaidetzan, Moï Moï Ziburuko elkartearen Lloba egitasmoa hautatu dute.
Lloba egitasmoak musika elektronikoa, V Jing-a eta koreografia berriak, dantza tradizionaletan oinarriturrik, uztartzen ditu istorio baten kondatzeko : Lloba pertsonaiak errito iniziatiko bat biziko du heldutasunera heltzean.
Moï Moï kolektiboaren Txomin Ugartemendiak (Panda Valium) eta Ainhoa Datcharryk dute sorkuntza hori eraman, Baxter and Rojos United egiturako Nicolas Novionek bideoak gauzatuko dituelarik.
Egitaraua:
- 19:30etan: ateen irekitzea
- 20:30etan: emanaldia
Inprimatu ondoko gomita eta erakuts sartzean 2013ko azaroaren 22ko emanaldia ikusteko Atabal gelan, Biarritzen!
Xehetasunak
- "Lloba" sorkuntzari buruzko erreportaia
- Hogei'ta programa
- Hogei'ta deialdia 2013 : Gaurko musikak eta irudia
Dokumentuaren akzioak