Dokumentuaren akzioak
Lizartzako Otsolar dantza taldeak Erromeria Eguna antolatu du bihar
12:30etik aurrera, erromeri doinuak nagusituko dira; aurten sagardo eta pintxo dastaketa ere izango dira
Egitarauarekin jarraituz, bazkaria antolatu dute eta eguraldi ona egiten bada plazan bertan izango da. Ondoren, herriko musikarien eskutik kantu saioa izango da.
Gero, arratsaldeko 6etatik aurrera berriz dantzan jarriko dira lizartzarrak eta bertara hurbiltzen diren guztiak, Unsain taldekokein erromeria izango baita.
Indarrak hartzeko 7etatik aurrera sagardo eta pintxo dastaketa egongo da. Hernaniko Alberro, Astigarragako Bereziartua, Adunako Zabala, Igeldoko Calonge, Hernaniko Rufino eta Lizartzako Goikoetxea sagardotegietako sagardoak eskainiko direlarik.
Otsolar dantza taldekoek parte hartu nahi duten herritar guztiei luzatzen diete gonbitea erromerira hurbil daitezen, baserritar jantziekin. Giro ezin hobea izango dela ziurtatzen zuten eta eguraldi lagun egun eder bat pasatzeko aukera paregabea.
Dokumentuaren akzioak