Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lizartzako kaleak hartu dituzte dantzariek

Dokumentuaren akzioak

Lizartzako kaleak hartu dituzte dantzariek

Egilea
Leyre Carrasco
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2025/02/23
Lotura
Ataria

Lizartzako inauterietako azken eguna ari dira ospatzen, eta gaur kalean zehar ibili dira puska biltzen. Dantzariek eta txistulariek dantza eta musika jarri dute, eta horiei laguntzen gurdi eta mozorrotutako herritarrak joan dira.

Atzo, ohi moduan, dantzariak eta txantxoak baserriz baserri aritu ziren puska biltzen. Gaur, herrian zehar aritu dira. Goizeko hamabietan egin dute hitzordua elkartean, eta hamaiketakoa jan ostean, abiatu dira kalean barrena. Gaztetxo eta haur ugari elkartu dira, behor eta guzti, herriko txoetan geldialdiak eginez, eta dantzak eta musika eskainiz.

Dantzariek eta txistulariek dantza eta musika jarri dute, eta ibilbide guztian zehar lagun izan dituzte herritarrak. Gaurkoan, gainera, horietako askok berriro mozorrotzera animatu dira. Segizioaren atzetik gurdia joan da.

Ibilbidea amaituta, inauterietako dantzen emanaldia egin dute plazan, eta ondoren, indarrak berreskuratzeko bazkaria izan dute. Arratsaldean ere izango da zertaz gozatu Lizartzan. Ikusi hemen egitaraua.

Dokumentuaren akzioak