Dokumentuaren akzioak
Lizartzako inauteri dantza saio berezia aurten
Iñaki Zubeldia, dantzaria eta maixua, gogoan izan zuten igande eguerdiko hitzorduan
 Otsolar dantza taldeko kideek gogotik saiatu ziren igande eguerdian inauteri saio bikaina eskaintzen. Aurtengoa, irailan joandako Iñaki Zubeldiaren omenezkoa izan baitzen. Taldeko dantzari ohia eta euren maixuari eskaini nahi izan zioten eta Malentxo Arrospidek esan zuen bezala «dagoen tokian begira egongo da», ezingo zuelako Zubeldiak inauteri dantza saioa galdu eta behar bada horregatik, inoiz baina giro bereziagoa egon zen udaletxe aurreko plazan.
      Herrian barna kalejiran ibili eta gero, bertan bat egin  zuten Otsolar dantza taldekoek. Lizartzarrak zain zeuden dantzari  nagusiak eta gaztetxoak inauteri dantzakin noiz hasiko zain.
Arrospidek Zubeldiaren omenez prestatutako hitz batzuk  irakurri zituen eta bertso batzuk ere entzun ziren Iñakiren udaletxe  lanetan aritutako lagunen ahotik.
Gero, Otsolar dantza taldekoek omenez bere alaba den  Agurtzanek oroigarri bat jaso zuen. Honeke skerrak eman zizkien herritar  guztieei. Une hunkigarria izan zen denantzat ere, Zubeldiak hutsun  handia utzi baitzuen herrian eta bereziki dantza taldean. Berari esker  berreskuratu ziren Lizartzako inauteri dantzak eta bera maixu lanetan  aritu zelarik belaunaldi ugarik ikasi zituzten, «herriko ondarea bizirik  mantenduz. Lizartzako ianuteriak dantza saioarengatik dira bereziak,  herriko euzagarria dira eta gaur egun ditugu Iñakik egindako lanari  esker» gogoratu zuen Malentxok.
    
                             Dokumentuaren akzioak
    
  
 
