Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lizartzako ihauterien atariko lehen hitzordua larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Lizartzako ihauterien atariko lehen hitzordua larunbatean

Egilea
Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2004/02/05

Garai batean, herrian bertan hiltzen zen txekorra, gauzak aldatu egin dira baina ihauteri aurreko asteburuan gibela jateko ohitura ez dute galdu nahi lizartzarrek eta hitzordua jarita dago larunbat eguerdirako. Bertan, heritarraz gain ihauterietarako aukeratzen diren herriko ordezkariak plazan izango dira beraien oniritzia emateko dotore jantzita.



Ihauteriak 14-15ean



Hilaren 14 eta 15ean ospatuko dira aurtengo ihauteriak Lizartzan eta antoaltzaileek iragarri dute aurten larunbat arratsaldean sagardo ezberdinak dastatu eta herriko taloegileak eginiko taloak jateko aukera egongo da. Igande berriz, frontoian egingo da bazkaria eta dagoeneko txartelak salgai daude ohiko tokietan.



Badira 10 urte Lizartzan ihauterietako ospakizunak berreskuratzen hasi zirela dantza taldekoak, berrogei eta sei urte geldirik egon eta gero eta urtetik urtera karroza kopurua eta mozorroen orijinaltasuna handizten doa. Horregatik antolatzaileek aurten ere herritarrak animatu nahi dituzte parte har dezaten desfilean, gainera iragarri dutenez karroza, gurdi eta baita talde antolatuentzat sariak banatuko dira: oilaskoak.



Hori bai, izenematea beharrezkoa izango da jakin behar dutelako zenbat behar diren. Horretarako nahiko ziango da dantza taldeko norbaitekin hitzegitea.

Dokumentuaren akzioak