Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Lizarra Gurea' ikuskizuna eskainiko da gaur Egaren hirian

Dokumentuaren akzioak

'Lizarra Gurea' ikuskizuna eskainiko da gaur Egaren hirian

Donostian abiatu ibilbidea amaitzeko emanaldi bi eskainiko dira Lizarran, gaur eta bihar 20.30etan

Egilea
M. S. A.
Komunikabidea
Diario de Noticias
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2004/09/17

Esan bezala, emanaldi bi eskainiko dira, biak arratsaldeko 20.30etan, ostiralez eta larunbataz. Sarrerak 6 eurotan daude eskuragarri Nafarroako Kutxan, Foto Lizarran, Pastelería Ángelan, Bar Estación eta Lizarra Ikastolan. Egitarau betea izanen da beraz gaurkoan Lizarran dutena; izan ere, aurretik Euskaltzaindiaren bisita dela-eta prestatu programa oparoa baitute Lizarrako zein oro har eskualdeko biztanleek.



Helburu bi Lizarra Ikastola 2004ko urriaren 17an burutuko den Nafarroa Oinez 04 antolatzeko arduraduna dela badakigu jada; horrexegatik, ikastolak ekintza zabaleko eta kalitateko programa garatu nahi izan du, bertatik azaldu bezala, "honela gure herrietako kultura bizi eta urlertu dadin". Gauzak horrela, besteak beste, Lizarra Gurea sustatu zuten urte hasieran ikastolako arduradunek. Zehazki 1996ko azaroan Lizarrerria polikiroldegian antzeztu zen "Gurea-Lo nuestro" ikuskizuna egin dute berreskuratu, zaharberritu.



Lizarra Ikastolak helburu bikoitzarekin sustatu du ekintza hau: arduradunek azaldu bezala, batetik, "Lizarrerriako ondare kulturalaren aberastasuna gure inguruko komunitateei aurkeztu eta transmititu, eta honekin, gure komunitateen arteko topaketa eta trukaketa indartu". Eta, bestetik, "kolektiboen parte hartze izpiritua bizirik mantendu, elkarren arteko lana bultzatu eta ondarea baloratzeko integrazioa, martxan paratu". Azken honi dagokionez, ikastolak kolektiboei luzatutako gonbidapenen erantzuna "berehalakoa eta guztiz positiboa" izan dela nabarmendu dute hasiera hasieratik antolatzaileek. Gainera, hau dena martxan jartzeko Lizarrako Udala eta Teder Partzuergoaren laguntza jaso du.



Beraz, gaur eta bihar etxean egonen da ikusgarri 200 pertsona baino gehiago biltzen dituen ikuskizun erraldoi hau.

Dokumentuaren akzioak