Dokumentuaren akzioak
Literatura eta euskal dantzak Hendaian gaur Akelarrerekin
Hendaiako gazteek Galdakaoko, Tolosako eta Senpereko dantza taldeetako gazteen laguntza izanen dute, eta orotara 220 gazte ikusi ahal izanen dira kostaldeko hiriko karriketan. Ikasturte osoan astero birritan egindako lana urtero garai honetan jendeari erakusteko ohitura du Gurea taldeak. Bi ordu ezberdinetan izanen da hori: hamar eta erdietan hasiko dira hiri erdialdeko eta hondartzako auzoetan animazioak egiten eguerdia bitarte. Bigarren hitzordua elkarrekin eginen duten bazkariaren ondoren izanen da, arratsaldeko hiru eta erdietan, Gaztelu Zahar pilotalekuan. Eguraldia okertzen bada, berriz, aterpean eginen dute, eta Beltzenia pilotalekuan izanen da dantzaldia.
Itxaro Bordak hitzaldia arratseko zazpietan Akelarre elkarteak Hendaiako askatasuna karrikan duen egoitzan eginen du.
“Zeruetako Erresuma” bere azken liburua aurkeztuko du Bordak, baina, horretaz gain, bere ibilbide literarioa ere errepasatuko du Akelarreko lokalera bertaratutakoekin. 1984. urtean “Basilika” idatzi zuenetik orain arte argitaratu dituen bederatzi liburuen errepasoa eginen du euskaraz izanen den hitzaldian.
Dokumentuaren akzioak