Dokumentuaren akzioak
Ligetx pastorala laguntzaileeri esker
Basabürüko Gamere-Zihigako herria Ligetx koblakariak pastoralaren prestaketa lanetan murgildua da. Erronka handia 100 bat biztanleko herri honentzat! Eta antolatzaileen erranetan, dudarik ez laguntzailerik gabe, ezin zuela herriak pastorala taularatu. Antolaketa lan guzien artetik, dendariak igande guziz elgarretaratzen dira jantzien prestatzeko. Luis eta Madalena Ligetx anai-arreben bizia kondatzen duen pastoraleko mustrakak aldiz, ostirale arrats guziz egiten dituzte. Kanaldude Zihigako plazara hurbildu da. Gogoan atxiki aurten bi aldiz bakarrik gozatzen ahalko dela pastorala, uztailaren 28an igandez eta agorrilaren 3an larunbatez.
Dokumentuaren akzioak