Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Libertimendua Luhusora itzuli da

Dokumentuaren akzioak

Libertimendua Luhusora itzuli da

Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2020/02/10
Lotura
Naiz

Makea, Lekorne eta Luhuso herriko gazteek bat egin zuten otsailaren 9an eskainitako Libertimenduan. Luhusoko plazak bertso, dantza eta zirtzilen antzezlanean bildu zituen jende andana baten aitzinean. Goizeko 10.00etan pertsonaiak herriko karriketatik gaindi ibili eta 11.00etan emanaldia eskaini zuten betiko umorea nagusi izan zuen ikusgarrian. Herriko bozak, G7 gailurra, Abilan enpresaren garapena eta Joseba Istequen edertasun lehiaketa izan ziren aipaturiko gaiak, besteak beste.

Dantza emanaldiak kolorez bete zuen Luhusoko plaza. ©Bob EDME

 

Umorez jositako emanaldia eskaini zuten gazteek. ©Bob EDME

Nola ez, Gure Irratiko kazetariak ere ikusgarrian beren tokia izan zuen. ©Bob EDME

G7 gailurra eta Joseba Istequen edertasun lehiaketan izandako parte hartzea aipagai izan ziren ikusgarrian, besteak beste. ©Bob EDME

Plaza jendez bete zen Makea, Lekorne eta Luhusoko gazteen ikusgarriaz gozatzeko. ©Bob EDME

Ortzi Idoate eta Elixabet Etxandik beren bertsoak eskaini zituzten Luhusoko libertimenduan. ©Bob EDME

Dokumentuaren akzioak