Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lezora joan da bikote gazteen dantza txapelketako lehen postua

Dokumentuaren akzioak

Lezora joan da bikote gazteen dantza txapelketako lehen postua

Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2021/11/28
Lotura
Goiena

Euskal Herriko bikote gazteen dantza txapelketaren 43. edizioa Lezoko bikoteak irabazi du, Ane Jaunarenak eta Endika Osak, hain zuzen ere. Hamahiru bikotek hartu dute parte gaur Bergarako Seminarixoan egin den ekitaldian, "maila altua erakutsiz".

Parte hartu duten dantzarien artean, zazpi bikote Azpeitikoak izan dira, bi Lezokoak eta bikote bana Ibarrakoa, Zestoakoa, Lezo-Pasai Donibanekoa eta Lezo-Bidaniakoa. Hain zuzen ere, Lezoko Olatz Azkuek eta Mikel Esnaolak eskuratu dute hirugarren postua, eta bigarren postua aldiz Nora Aizpuru eta Iker Zabalarentzat izan da, biak azpeitiarrak.

Horiez gain, sari bereziak ere banatu dituzte; jantzi egokienaren saria Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak eraman dute, eta 12 urte artekoetan ondoen sailkatu den bikotearen Enara Artolak eta Danel Castillok, Lezo-Pasai Donibanetik. Jantzi egokienaren saria ematerakoan, Aizpuru eta Zabalaren jantziak XX.mende hasierakoen kopiak direla baloratu du epai-mahaiak, Bizkaian, Beasainen eta Baionan aurkitutako piezen kopiak.

Musika eskolakoen emanaldia

Txapelketa bukatzeko Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek parte hartu dute. Txistulariek Jose Inazio Ansorenaren Lexearen habanera jo dute, eta 11-12 urteko neska-mutikoekin osatutako taldeak Gipuzkoako pausoetan oinarritutako koreografia eskaini dute.

Dokumentuaren akzioak