Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lezon emakumeek "Alpargata" dantzatu zutenekoa

Dokumentuaren akzioak

Lezon emakumeek "Alpargata" dantzatu zutenekoa

Gogoratzeko irudia ostiralekoa Lezon. San Joan suaren harira, emakumeek lehenengoz Alpargata dantzatu eta desafioa egin zuten. Murixka Dantza Taldearen ekimenez, ostirala arte gizonen eremu izan zena, emakumeena da ere orain. Berdintasunean urratsa, aurrerakoa.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/06/26
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Gurutze Santuaren plaza jendez bete zen suaren inguruan, su magikoaren inguruan egunik luzeenari agur esan eta gaurik ederrenetakoari harrera egiteko. Emakumeen dantzaldiarekin are ederragoa izan zen San Joan bezpera.

Emakumeak eta gizonak, ostiral arratsean, dantzan.

Dokumentuaren akzioak