Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lezoko Mikel Esnaola eta Lur Lacasta eta Pasai Donibaneko Danel Castillo dira Gipuzkoako aurreskulari gazte onenak

Dokumentuaren akzioak

Lezoko Mikel Esnaola eta Lur Lacasta eta Pasai Donibaneko Danel Castillo dira Gipuzkoako aurreskulari gazte onenak

Legazpin eta Errenterian jokatu dira asteburuan txapelketako hiru finalak. Lehian aritu diren bost legazpiarren artean Nora Lafuentek txapeldunorde titulua eskuratu du.
Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2023/05/15
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Legazpiko D finaleko partaideak. 

Gazte mailako Gipuzkoako bosgarren aurresku txapelketa nagusiak baditu saridunak, asteburuan hiru finalak jokatu eta gero: Lezoko Mikel Esnaola eta Lur Lacasta eta Pasai Donibaneko Danel Castillo. Finalak Legazpin eta Errenterian jokatu dituzte, larunbatean eta igandean.

Larunbateko finalean D saileko 14 dantzari aritu ziren, 2008an eta 2009an jaiotakoak, Legazpiko Azokan, eta Betronio handia, Aurkez aurke eta Kontrapasa dantzatu zuten. Sustraiak dantza taldeak udalarekin batera antolatutako saioa izan zen, eta Goiz Deia txistulari bandaren laguntza izan zuten.  Sustraiak taldeko dantzariek Legazpiko ezpata-dantza eskaini zuten epai-mahaia bilduta egon zen tartean.

D saila:
1. Mikel Esnaola (Lezo)
2. Jurdi Errandonea (Andoain)
3. Ihintza Erauskin (Lezo)
4. Amaiur Tejeria (Zizurkil)
5. Garazi Oiartzabal (Zizurkil)
6. Jone Arretxe (Amasa-Villabona)

Sari nagusi horiez gain, beste bi sari berezi banatu zituzten: Astigarragako Naia Amorenari, jantzi egokienaren saria; eta Iker Sanzi irabazlearen irakaslearen saria.

Errenteriako A eta B finaletako partaideak

Legazpiarrak, Errenterian
Igandean berriz, A  2013, 2014 eta 2015 urteetan jaioak) eta B (2010,2011 eta 2012 urteetakoak) sailen txanda izan zen, Errenteriako Niessen kultur gunean. Saridunen zerrenda ezagutu baino lehen, Errenteriako Arte eskolako ikasleek dantza saioa eskaini zuten.

A sailean 13 dantzari aritu ziren, eta tartean ziren bi legazpiar: Araitz Mantxola eta Nora Lafuente. Sail honetakoak bi dantza aurkeztu zituzten: Ormatxulo eta Agurra.

A saila:
1. Lur Lacasta (Lezo)
2. Nora Lafuente (Legazpi)
3. Xalbat Maya (Errenteria)
4. Gorane Villa (Lezo)
5. Araitz Mantxola (Legazpi)
6. Aminara Zabaleta (Lezo)

Irabazlearen irakaslearen saria Ane Jaunarenak eta Nahia Pikabeak jaso zuten, eta sailkatutako lehen errenteriarrarena Xalbat Mayak.

B saileko 12 dantzariek, berriz, Hondarribi handia eta Segurako Zortziko zaharra egin zuten. Sail honetan ere baziren legazpiarrak, beste biak bezala, Sustraiak taldeko kideak: Nora Escudero, Maria Sanchez eta Jon Alberdi.

B saila:
1. Danel Castillo (Pasai Donibane)
2. Enara Artola (Lezo)
3. Onditz Esnaola (Lizartza)
4. June Aguado (Amasa-Villabona)
5. Julen Lertxundi (Asteasu)
6. Unax Ansola (Elgoibar)

Irabazlearen irakaslearen saria Iker Sanzentzat izan zen.

Legazpiko partaideak, Errenterian.

Dokumentuaren akzioak